Metodoak :

Zenbakiz osaturiko metodoa
Aurrez-aurreko metodoa
Musika hezkuntzaz (solfeoz) osaturiko metodoa

Helburuak :

-Tradizioan oinarritutako errepertorioa irakatsi, gaur egungo musika-estilo eta joera ezberdinekin batera.
Taldean zein bakarka jotzeko gaitasuna landu eta lan honen emaitza jendaurrean ezagutarazi, besteak beste entzunaldiak, kontzertuak eta jaialdiak antolatuz eta antzeko ekintzetan parte hartuz.
Trikitixa beste tresnekin uztartuz estilo eta joera ezberdineko errepertorioa landu.
Ikasleei Trikitixaren jatorria, historia, nondik norakoa eta bere inguruko giroa ezagutarazi.
Beste Trikitixa eskolekin lankidetzan aritu, hainbat ekitaldi ezberdinetan parte hartuz eta ekintza ezberdinak sortuz. Adibidez: trikitixa eguna, elkartrukatze emanaldiak etab.
Euskal Herriko Trikitixa Elkarteak antolatutako ekintzetan parte hartu eta lankidetzan aritu.